Deskribapena lantzen
Ariketa honetan bideoan ikusten denaren deskribapen bat egitea eskatuko zaizue, nahiz bideo osoarena zein aspektu edo pertsonaia zehatz batena. Horretarako, ikasgelan landutako pausuak gogora ekarri beharko dituzue.
Erreparatu honako puntu hauei laguntza behar izanez gero:
- Nola hasi ez badakizu, orokorrenetik hasi eta apurka-apurka zehazten joatea lagungarri suerta daiteke.
- Gogoratu deskribapena dela! Irakurritakoan bideoan ikusitakoaren argazki moduko bat imajinaraztea da helburua.
- Zer hartu dezakezu kontuan?
- Irakaslea eta ikasleak: itxura, izaera, janzkera...
- Tokia
- Giroa
- ...
Mila esker, Ainhoa
ResponderEliminar